Fuente-Dé-Teleférico
Topak Txangoak

Fuente Dé: Kantabria aldean egiteko familia txango ikusgarria.

Badira gogoan betirako gordeta geratzen zaizkigun irtenaldiak. Fuente Dé eta bertako teleferikoa dira horietariko bat. Azken honek, mendi tontorrera, 2000 metrotako altuerara, igoko gaitu minutu gutxitan. Bidaia bizkor bezain ikusgarri eta seguruan. Familia txango ikusgarria Kantabrian kokatzen den bidaia ikusgarri hau nire alabaren adina nuela egin nuen lehendabizi, eta oraindik gogoratzen dut teleferikoan egindako igoaldia. […]

juego_pesca
Eskulanak Topak

Eskulana familian: Arrantza-jokoa

Etxean oso erraza eta dibertigarria den arrantza-jokoa egitea proposatzen dizuegu. Txikiekin jolastu edo lagun batentzat opari gisa erabil dezakezue. Guk badugu bat, eta hau, bideoan ikusten duzuena, bere urtebetetzea ospatzen zuten pertsona berezi batzuentzat prestatu genuen. Joko hau egiteko, honako material hauek erabili genituen: – Kolorezko fieltroak – Orratza eta haria – Iman txikiak – […]

Topak Txangoak

Besaide familian

Aspaldi hitz egin genizuen Arrazolako Bide Berdeari buruz. Famili artean, etxeko txikienekin egiteko txango aproposa da hau. Artikulu horretan, bide honen amaieratik Besaidera igotzeko aukera ere bazela aipatu genizuen. Guk, bide bukaerara iristiean izan genuen aukera honen berri eta zintzilik utzi beharra izan genuen, berandu egin baitzaitzaigun. Arantzatxo hori sartuta genuenez, bokata batzuk hartu eta […]

Urko Ibilbidea
Topak Txangoak

Urko ibilbidea familian

Urko ibilbidea Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaian Lea Artibaiko eskualdean) lotzen dituen oinezkoentzako bidegorria da. Joan-etorria 5 kilometro luze da, aldapa gabea eta haur orgekin arazo gabe egiteko modukoa. Urko ibilbidea familian Bidea, Munibe Jauregiko atarian hasten da. Markinan “zelaia” (garai bateko “praue”) atzean utzi eta Etxebarriarako bidea hartu bezain laster eskubitara ikusiko dugu sarrera. Bertan […]

Ekintzak Topak

Hilabeteroko irakurketa txikientzat

Zure txikiei irakurtzea gustatzen zaie? Nire Txikaletosei bai. Edozein liburu mota (komikiak, eleberriak…) hartzen dituzte euskeraz zein gaztelaniaz. Txikaleta nagusiak kaletik doala ere irakurtzen du eta txikiena ere hasi da zaletasuna hartzen. Horregatik, Koloreak-ek martxan jarri duten super-ekimenaren berri izan dugunean, maiteminduta geratu gara. ‘Hilabeteroko irakurketa ‘du izena proiektuak, eta Koloreaken jabeen asmamenari esker sortu […]

Txikizientzia Topak

Ur-suziria, dibertsioa familian

Esperimentu dibertigarri bat proposatzen dizuegu txikiekin egiteko: ur-suziri bat. Bikaina, ikusgarria eta oso adiktiboa da ikusiko duzuen moduan. Egiteko, honako material hauek erabili beharko dituzue: Litro eta erdiko edo bi litroko bi ur botila Kautxozko tapoi bat Inflatzaile bat Taula bat Bisagra pare bat Torloju pare bat Soka bat Koloretako zinta itsasgarria Eta noski, ura. […]

Sukaldean Topak

Gazta tarta

Nork ez du atsegin gazta tarta bat? Gure familian arrakasta handia du, eta, gainera, oso erraza denez, haurrek sukaldean lagundu dezakete. Era askotako gazta tarta daude, baina guri gehien gustatzen amerikar erako cheesecakearen antzekoa da, labe barik egiten dena. Normalean, txikitxoekin errezeta bat egiten dugunean, honen jatorriari buruzko istorioren bat azaltzea gustatzen zait. Horretarako, normalean […]

Sukaldean Topak

Gurinezko opilak

Oso errezeta goxoa eta bertokoa ekartzen dizuegu: gurinezko opilak. Guri opil hauek pilo bat gustatzen zaizkigu eta gogo handia genuen txikitxoekin sukaldatzeko. Oraindik probatu ez badituzue edo Bilboko gozotegiek oso urrun harrapatzen bazaituzte, errezeta utziko dizugu etxean egin dezazuen. Berez, opilen errezeta ez da oso zaila, baina gurin krema egitea beste kontu bat da. Guk […]

Topak Txangoak

Arrolako Oppiduma

Urdaibai inguruan,familian egiteko ibilaldi zoragarri bat proposatzen dizuegu: Arrolako oppiduma. Esperientziaz gozatzeko, lehenik, Arrolagunetik, Arrrolako aztarnategi arkeologikoaren interpretazio zentrotik, pasatzea gomendatzen dizuegu, eta gero Arrola mendira igotzea bertan dauden aztarnak ikusteko. Txikiek askoz hobeto ulertuko dute harresien eta bertan aurkituko dutenaren esanahia, eta askoz gehiago gozatuko dute txangoaz. Arrolagunea Arratzuko erdigunean, kultur etxean, Arrrola aztarnategi […]

Topak Txangoak

Gerrikaitzetik Ziortzara

Etxetik hurbil leku zoragarriak ditugu eta askotan, eztakigu. Hauxe da, hain zuzen, proposatzen dizuegun txango honekin gertatu zaiguna. Gerrikaitzetik Ziortzako kolegiatara helduko gara oraingoan. 4 km ( joan eta etorri) dituen txango bat da, Lea ibaiaren ondotik igarotzen dena. Ibaiaren bazterrean txoko ederrak aurkituko ditugu, ur jauziak, putzuak… dena baso berde batez inguratuta. Bidea erraza […]