Hemeroteca

Azaro familiarra Campos Antzokian

Azaroan Campos Eliseos Antzokiak txikientzako ikuskizunez beteko da. Familia guztirako egitarau hau urriaren 28an hasiko da U2 band talderaren eskutik eta ‘Rock en familia’ egitarauari esker. Azaroaren 3 eta 4an Tadeo Jonesen abentura musikala ikusi ahal izango dugu eta hilaren 18an ‘Pinocho, un musical para soñar’en txanda izango da.

Magiak ere bere lekua du Campos antzokiaren egitarauan, hau dela eta, azaroaren 16 eta 17an Magiaren sari nagusia duen Sun Magoak bere ikuskizuna erakutsiko digu ‘Magic Spectacular’ saioan. Azkenik, hilabete guztiak bezala, Chiquijamming inprobisazio showa ere izango dugu. Informazio gehiago www.teatrocampos.com.