Hemeroteca

Girls & Zientzia Play

El Correo egunkariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ‘Girls & Zientzia Play ekimena antolatu dute, nesken artean bokazio teknologikoak eta zientifikoak sustatzeko asmoz. Enpresa sortu berri gehienek, baita enplegu sortzaileenek eta balio erantsi handienekoek ere, STEM prestakuntza jaso duten profilak eskatzen dituzte (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika). Halere, oraindik neska gutxik erabakitzen dute eremu horietan heziketa jasotzea. Horrexegatik sortu da Girls&Zientzia Play, jakintza-arlo horiek ezagutzeko eta ikasketa hauek nesken artean sustatzeko modu dibertigarri bat, bai Unibertsitatearen eremuan eta bai Lanbide Heziketarenean.

Tailerrak Bizkaiko 7 udalerritan emango dira: Bilbo, Gernika, Barakaldo, Getxo, Balmaseda, Durango eta Mungian, eta 8 eta 12 urte bitarteko neska eta mutilei zuzenduta daude. Saioak dohakoak eta euskeraz izango dira.

Hauxe da jorratuko diren gaiak:

1.- Eraiki eta programa ezazu Micro: Maqueen robota

Saioa 10:00etatik 12:00etara izango da 10 eta 12 urte artekoentzat

Tailer honetan Mikro: maqueen robota muntatu eta programatuko dute. Robot hau Micro:bit plaka elektronikoaren bitartez programatzen da. Micro:bites BBCk sustatutako proiektu bat da Erresuma Batuko ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako ikasleek programazioarekin eta elektronikarekin lehen harremana eduki dezaten. Plaka elektroniko programagarri bat da, eta horren helburua STEAM proiektuen bitartez ikaskuntza erraztea eta sustatzea da. Bere diseinuan sentsoreak, azelerometroa, ledak, Bluetootha erabili dira, eta programatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak bateratzen ditu.

2,. Happy Keyboard

Saioa 12:00etatik 14:00etara izango da 8 eta 9 urte artekoentzat

Elektrizitatearen eroale diren elementuen bitartez piano baten teklatua eraikiko dute. Plaka elektroniko baten bidez, tekla bakoitzetik igarotzen den korrontea hautemango dute, tekla bakoitza soinu batekin lotuta egon dadin programatuko dute eta, plaka bozgorailu anplifikatu batekin konektatuz, jotzen dutena entzun ahal izango dute.

Informazio gehiago: https://inscripciones.elcorreo.com/girls-zientzia-play/