Hemeroteca

Balioen UGPa

Abenduaren 18tik urtarrilaren 5erarte, Umeen Gabonetako Parkearen edizio berri bat ospatuko da Bilbao Exhibition Centren eta bere oinarrizko sei balioekin duen konpromisoarekin jarraituko du oraingoan ere. Dibertsioa eta ikasketa ez dute zertan aurkakoak izan eta, horregatik, bertara hurbiltzen diren umeen hezkuntzaren ardura zati bat bere gain hartu nahi du PIN/UGPk. Jasangarritasuna, Familia, Bizimodu osasungarria, Elkartasuna, Berdintasuna, eta Zibergizalegea izango dira oraingoan ere penintsula iparraldeko haurrentzako gune garrantzitsuenetako honen ardatz nagusiak. Umeen Gabonetako Parkearen aurtengo ediziorako programatutako jarduera guztien xedea balio horiek guztiak barneratzea da.

5. eta 3. pabiloietan, beti bezala, barrakak eta atrakzioak egongo dira, baina baita txikienei sei balio horiek euren garapenerako barneratzearen garrantziaz jabetzeari zuzendutako hainbat jarduera ere. Gainera, kirol norgehiagokak antolatuko dira, atletismoan, saskibaloian edo eskubaloian, esaterako, eta euskara zeharkako balioa izango da haietan guztietan, haren erabilera bultzatzeko antolatutako ekimen anitzei esker.

Aurtengo edizioan ere, hainbat instituziok, erakundek eta enpresak hartuko dute parte konpromiso handiko PIN/UGP honetan, eta tailer eta jarduera ugari ekarriko dituzte, aipatutako sei balioak lantzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia, EVE, Emakunde, Garbiker, Interbiak, Bizkaiko Suhiltzaileak, Athletic Club eta BBK Fundazioak, Portuko agintaritza, Telepizza eta Pizza Hut, eta baita zenbait komunikabide ere, besteak beste, EiTB, Deia eta Radio Nervión, izango dira Umeen Gabonetako Parkearen edizio honetan.

Urtero bezala, BECek segurtasuneko eskumuturrekoen zerbitzu bat erabiliko du PIN/UGP barruan dauden bitartean txikienak errazago kontrolatu ahal izateko. Hura erabili ahal izateko eta eskumuturrekoak jasotzeko, atariko informazioko gunera joan beharra dago.

Horrez gain, behar dutenek, edoskitze-gela ere edukiko dute, non mikro-uhin labea ere dagoen, haurtxoak oroso elikatzeko. Gela horretan, jolas-txoko bat egongo da, haiekin datozen lagun txikienek itxaroten duten bitartean goza dezaten.

Gaupin, Gau pirata
Izen berria du, baina filosofia berbera da: nagusiek ere haur zirenean PIN/UGPn bizitako urte zoragarri haiek berriro bizitzea ahalbidetzea. Horregatik, GauPIN Gau Piratak abenduaren 28an irekiko ditu ateak. 21.00etatik 02.00ak arteko ordutegia izango du eta helduei egokitutako zona gastronomiko bat izango du. Zuzeneko ekitaldiak eskainiko dira ere, gaua girotzeko. Bestetik, helduentzat egokiak diren barrakek bisitarien eskura jarriko dituzte haien motorrak eta argiak.

Sarreraren prezioa gainerako egunetakoa izango da: 8 €; eta mozorrotuta etortzen direnentzat sarrera 5 €-koa izango da. Poltsa-opari bat emango zaie sartzen diren lehenengo 1.000 lagunei.