Hemeroteca

Merkatuak jardueraz beteta Gabonetan

Bilboko zazpi udal azokek (Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko), kultura-egitaratu berezia izango dute Gabonetan. Produkturik onenak preziorik onenetan eskuratzeko aukeraz gain, bezeroek umore, magia, musika eta zinema ikuskizunak gozatu ahal izango dituzte, txandan-txandan zazpi udal azoketan zehar, abenduaren 19an hasi eta 30era arte.

Proposamenetako bat «Impro merkatuak» inprobisaziozko ikuskizuna da, non, umorearen bitartez, emakumezko eta gizonezko lau aktorek agertoki bihurtuko dituzte azokak, eta han ibiliko diren bezeroak solaskide, eta hala erabakiko dute gauzatuko den antzerki-saioaren gidoia nolakoa izango den.

Zazpigarren arteak ere izango du lekua Uriaren merkataritzazko ekipamenduetan, «Deliciosa Marta» filma emango baita, komedia erromantiko alemaniar bat, zeinean protagonistak jatetxe frantses batean lan egiten baitu.

Ibon del Olmo magoak ilusioz eta pozez beteko ditu azoken barrutiak gertuko magiazko ikuskizunekin, ikusleak harrituz beti.

Musikazko zertzelada, Gabonetako egitarauan, Txipli Txapla zortzikotearen eskutik etorriko da; Karmele Barrenak zuzentzen du 2.000 urtetik. Zortzikoteak oholtzatik erakutsiko du bere herri-kanten, bilbainaden, eliza musikazko obren eta klasiko handien eta bestelakoen errepertorio luze eta askotarikoa.

 

Gabonetako programazioa azokaz azoka:

Erriberako azoka
Abenduaren 20a, barikua: zinema, 18:00etan.
Abenduaren 21a, zapatua: mikroantzerkia, 12:30ean.
Abenduaren 23a, astelehena: magia, 12:30ean.
Abenduaren 28a, zapatua: zortzikotea, 12:30ean.

Zabalguneko azoka
Abenduaren 19a, eguena: magia, 12:30ean.
Abenduaren 27a, barikua: zortzikotea, 12:00etan.
Abenduaren 30a, astelehena: mikroantzerkia, 12:30ean.

San Inazioko azoka
Abenduaren 21a, zapatua: zortzikotea, 12:45ean.
Abenduaren 28a, zapatua: mikroantzerkia, 12:30ean.
Abenduaren 30a, astelehena: magia, 12:30ean.

Traukoko azoka
Abenduaren 21a, zapatua: zortzikotea, 12:30ean.
Abenduaren 27a, barikua: mikroantzerkia, 12:30ean.
Abenduaren 30a, zapatua: zortzikotea, 11:15ean.

Labayruko azoka
Abenduaren 19a, eguena: mikroantzerkia, 12:30ean.
Abenduaren 23a, astelehena: zortzikotea, 12:30ean.
Abenduaren 27a, barikua: zinema, 18:00etan.
Abenduaren 28a, zapatua: magia, 12:30ean.

Deustuko azoka
Abenduaren 20a, barikua: magia, 12:30ean.
Abenduaren 21a, zapatua: zortzikotea, 11:30ean.
Abenduaren 23a, astelehena: mikroantzerkia, 12:30ean.

Otxarkoagako azoka
Abenduaren 20a, barikua: mikroantzerkia, 12:30ean.
Abenduaren 27a, barikua: magia, 12:30ean.
Abenduaren 30a, astelehena: zortzikotea, 12:45ean.