Berriak

Familian egiteko planak

Umeak ditugun gurasook badakigu etxean geratzeko aitzaikiarik ez daukagula. Nahi eta nahi ez planen bat egiteko beharra daukagu. Askotan, konponbiderik azkarrena hurbilen daukagun parke batera joatea izaten da, baina egunero berdina egitea ere, ez da erosoena izaten. Gainera, iparraldean bizi garenok, arerio nagusi bat daukagu: euria. Honeri aurre egitea umeekin ez da erraza izaten, ‘eta orain zer?, nora goaz umeekin eguraldi honekin?’ Egoera honen aurrean, eta umeekin egiteko plan guztiak ezagutzeko jaio da aurrean duzun web orrialde hau. Bertan, agenda bat topatuko duzue non egun bakoitzerako aurkitu ditugun planak agertzen diren, horretaz gain, irtenaldiak, aholkuak, errezetak, eskulanak… ere aurkituko dituzue. Orohar, zuen txikiagenda izatea espero dugu. Goazen gure txikiekin ondo pasatzera!