Ekintzak

Bizkaia Park Abentura, Abordaiara!

Güeñesen haur aisialdirako parke berria aurkitzen dugu: Bizkaia Park Abentura. Herriko eta abentura parkearen ideiak uztartzen dituen haur parke honek Europako erreferente bihurtzea lortu du bai fusio honegatik bai bere dimentsio eta integrazioagatik. Parkea 5 pabiloi industrialen gainean eraikita dago eta bere berrikuntza esperientzian oinarritzen den eredu nordikoa jarraitzen duen izaera didaktikoan datza.

Bizkaia Park Abentura 13 urtera arteko umeentzat pentsatuta dago eta aukera desberdin eta original asko eskaintzen ditu, besteak beste piraten munduaren ingurukoa aurkitu dezakegu. Lokala ‘irla’ desberdinetan banatzen da adinaren araberakoak. Txikienak puzgarriak, piloten igerilekua, tirolina, rokodromoan… ibil daitezke. Gainera, ludoteka, bideo-joku, tailerrak… dituzten areto multifuntzionalak ditu.

Informazio gehiago: www.bizkaiaparkabentura.com.