Eskulanak

Bizirik diruditen marrazkiak

Umeekin etxean egiteko proposamen polit bat ekarri nahi dizuegu. ‘Cerebrito color: Mundo submarino’ Cerebrito Pérez -ena aurkitu dugu eta asko asko gustatu zaigu. Honeri esker, artikulo honen amaieran aurkituko duzuen PDFko marrazkiak 3Dn ikusteko aukera izango duzue, bizirik egongo balira bezala. Hauxe da hori lortzeko egin behar duzuena:

1.- Gehien gustatzen zaizun marrazkia inprimitu eta umeei eman koloreztatzeko.

2.- ‘Cerebrito color: Mundo submarino’ app-a jaitsi mugikorrean.

3.- App-a zabaldu eta JUGAR sakatu.

4.- Marrazkia enfokatu eta ikusi zelan paperetik irtetzen den. BORRAR sakatu desagertzeko eta COLOR sakaru zuk marraztu duzun bezala agertzeko.

Polita, ezta?

Jaitsi marrazkia hemen: Cerebrito Libro Colorear Mundo Submarino