Sukaldean Topak

Kokozko flana

Flanak gustokoak dituzue? Proposatzen dizuegun kokozko flan hau oso goxoa da eta oso erraza txikiekin egiteko. Gainera bero dagoen hileetan oso azkenburu freskagarria izan daiteke.

Osagaiak:

4 arraultza
Esne kondentsatua
250 ml esnea
100 gr. koko birrindua
Azukrea eta ura edo karamelu likidoa

Has gaitezen:

Lehenik eta behin, karamelua egingo dugu azukrea eta urarekin. Horretarako, lapiko baten berotuko ditugu osagai bi hauek. Ikusiko duzunez, gero eta zailagoa izango da irabiatzea eta kolore iluna hartzen joango da. Prest dagoenean, flana prestatuko dugun moldera bota. Labea 200 gradotan jarri berotzen.

Irabiatu arraultzak, esne kondentsatua eta esnea. Bota koko birrindua eta nahastu. Karameluarekin duzun moldera bota ore guztia eta jarri uraz betetako bandeja batean. Moldearen erdia urarekin estalita egon behar da. Labera sartu 20-30 minutuz. Atera, utzi hozten eta disfrutatu!