Ekintzak

Muztio tailerra familian

Urrikoko asteburuetan, Sagardoetxeak sagar muztioa egiteko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Gainera, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramaten du, txikiek egindako etiketa batekin. Esperientzia osoa ordu bateko iraupena du, baina bizi garen egoera dela eta, guk nahi genuena baino arinago egin behar izan genuen tailerra eta txikiek parte hartze gutxi izan zuten muztioaren elaborazioan. Hala ere oso plan polita da familian egiteko. Partehartzeko aldez aurretik egin behar da erreserba www.sagardoarenlurraldea.eus web orrialdean.
Eguna ondo amaitzeko, Astigarragako Alorrenea sagardotegia joan ginen sagardo menua dastatzen. Leku ezinhobea eta bazkaria 10ekoa.

Sagardoetxea
Kale Nagusia, 48
Astigarraga (Gipuzkoa)
T.: 943 55 05 75
www.sagardoarenlurraldea.eus

Sidrería Alorrenea
Alorrene bidea, 4
Astigarraga (Gipuzkoa)
T.: 943 33 69 99
www.alorrenea.com