Hemeroteca

Añanan beti dago plana

Aurten ere, Añanako Kuadrillak ‘Añanan beti dago planen bat’ programa antolatu du, familiarekin, hainbat jarduera egiteko. Jarduera guztiak eguna edo asteburua Añanan emateko planeatuta daude eta horietan parte hatzeko, on line eman behar da izena www.ananaturismo.com webgunean sartuta edo Añanako Kuadrillako Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta (945 35 13 86). Plan guztiak doakoak dira, ‘Igande bat Añanan’ izan ezik; horretan parte hartzeko ere 945 35 90 63 telefono-zenbakira deitu edo escuela@cuadrilladeanana.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Datozen hilabeteetarako jada honako jarduera hauek planifikatu dira:

Uztailak 15
Igande bat Añanan
Orgaz-tarren Dorre-Jauregi eta Añanako Gatz Haranera antzertiformako bisita. 9.30etan AC Hotel General Álavan (bazkaria eta garraioa barne).

Abuztua
Añanako Kuadrillako turismo-baliabide guztiak agortuta daude.

Irailak 9
Nola lantzen ditugu Euskal Baserri produktuak Añanan?
Horticultura Pobes (Las Campas, 6. Pobes)

Irailak 16
Igande bat Añanan
Orgaz-tarren Dorre-Jauregi eta Añanako Gatz Haranera antzertiformako bisita. 9.30etan AC Hotel General Álavan (bazkaria eta garraioa barne).

Irailak 30
Egun bat zaldiaren bizitzan
11.00etan Gaubea Zalditegian

Urriak 7
Ginkana, Zabalateko Momumentu Multzoan
11.00etan Zabalateko eliza.

Urriak 13
Tailer esperimentala: ‘Zer egiten du urak?
Sobrongo Ur Museoan

Urriak 21
Igande bat Añanan
Orgaz-tarren Dorre-Jauregi eta Añanako Gatz Haranera antzertiformako bisita. 9.30etan AC Hotel General Álavan (bazkaria eta garraioa barne).

Urriak 28
Uraren zikloari buruzko tailer esperimentala, terrario bat eraikiz
Sobrongo Ur Museoan

Azaroak 4
Marinda tontorrerako irteera interpretatiboa
10.00etan Sendadianon.

Azaroak 10
Zeramikako tailerra: ‘Urak zeramikan duen garrantzia’
Sobrongo Ur Museoan

Azaroak 17
Izarrak behatzeko tailerra, full dome planetario batean, 360 º-ko kupula
Sobrongo Ur Museoa

Abenduak 1
Izarrak behatzeko tailerra, full dome planetario batean, 360 º-ko kupula
Sobrongo Ur Museoa

Abenduak 15
5 kontinenteetako uren laginak
Sobrongo Ur Museoan