Eguraldi onarekin eta neguko geldiera eta gero, Athletic Herriz Herri bueltan dago. Lehenengo hitzordua apirilaren 29an izango da Gernikako Pasealekuan, 10:30etatik 14:30etara. Athletic Herriz Herri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoei), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txiki-gunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol-txapa (iturriak) eta marrazki tailerra, photocall bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, eta dena musikarekin eta speaker batek girotuta, eta jai giroan. Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua. Hurrengo herriak eta datak bere garaian jakinaraziko dira, hurbildu ahala. Parte hartzea irekita dego eta doakoa da bertaratzen direnentzat.