Hemeroteca

Ertamerikako astea Foruan

Beste urte batzuetan bezala, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Kulturartekotasun astea ospatuko da Foruan ekainaren 21etik 29ra. Eskualdeko neska-mutilek Ertamerikako ipuin bat entzungo dute, Maien “jeroglifikoak” idazten ikasiko dute, “Burritoak” sukaldatuko dute eta marimbako erritmoarekin dantzatu egingo dute, besteak beste, Ertamerikako herrien bizitza eta ohiturak ezagutzeko.