Bilboko Udalak aurrenekoz antolatu du “#GazteKluba Uda” programa, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 6ra gauzatuko da programa. “#GazteKluba Uda” oporretan ondo pasatzeko espazioa ez eze, hazteko, gauza berriak ezagutzeko, esperimentatzeko eta berdinen artean egoteko espazioa ere izango da.
Bilboko gazteek 60 jarduera baino gehiago izango dituzte egiteko. Batetik, abentura eta kirola uztartzen dituzten 8 irteera egingo dira Bilbotik kanpo gazteekin eta bestetik, Euskalduna Jauregiaren ondoko saskibaloi kantxetan aisiarako eta elkarrekin egoteko espazioa egongo da, 50 jarduera baino gehiagorekin.