Hemeroteca

Gaztelutxiki

Astearte eta ostiralean, irailaren 30era arte, ‘Gaztelutxiki’ izeneko ekintza antolatu dute Muñatones Gazteluan umeekin gaztelua ezagutzeko. Bisita honek, dama-zaldun eta ezpatekin lotu ohi dugun erdi aroan sartuko gaitu benetako gaztelu batean. Bertan, gaztelua zelan eraiki zuten, haren atalak zeintzuk diren eta bakoitzaren zergatia zein den ere argituko dizkigute. Gainera, babes erretenean arku-tiroan arituko gara eta bertan bizi izan zirenak, Salazar familia, ezagutuko ditugu. Tailerra egin ahal izateko, gutxienez, 15 umeen partehartzea beharrezkoa da. Ekintzaren ordutegia ondorengoa da: goizez, 10:00etatik 14:00etara; arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara eta prezioa 1 € ume bakoitzeko. Ezinbestekoa da erreserba egitea 629271516 telefono edo info@elpobal.com helbide elektronikoaren bidez.