Hemeroteca

Izotz Pista max Centerren

Martxoaren 1erarte Bizkaian Izotz gainean patinatzeko aukera ezinhobea dugu Max Centerren kokatuta dagoen Invernalia Iceparkeri esker (Eroski supermerkatuaren gainean dago, Max Ociora doan sarbidean). Egia esan, gabonetatik kanpo izotzaren gainean patinekin ibili ahal izatea aukera paregabea da. Guk probatu dugu eta ezin pozago gaude. 2.000 m2ko eremu honetan, jateko zerbitzuak, atseden hartzeko lekua eta bi izotz pista aurkitzen ditugu, bat 1.350 m2koa, Bizkaian dagoen handienetarikoa, eta beste bat txikiagoa ‘Ice Trike’, izotz bizikletak, egiteko balio duena. Azken hau ere probatu dugu eta oso gomendagarria da egitea.

Umeekin arratsalde edo goiza pasa (asteburuetan) egin nahi baduzu ez zara damutuko, gainera eurentzako hartz eta beluga xelebre batzuk dituzte, arazo barik eta seguruago patinatzeko. Itzel pasatuko dute bai hartza sakatzen zein bere gainean bidaiatzen.

Parkea egunero zabaltzen da. Astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara ikastolentzat zabaltzen da soilik, baina arratsaldeetan publiko guztia hurbildu daiteke patinatzera, astelehenetik ostegunera 17.00tik 21.00etara eta ostiraletan 16.30etatik 22.00etara. Larunbat eta igandeetan 11.00 etatik 22.00etara dago zabalik.

Sarrera mota desberdinak daude:

-Orokorra: 9,50 € (50 minutu eta patinekin barne)
-Orokorra denbora mugatu gabe: 14 € (patinekin barne)
-Familiarra: 8,50 €/Pertsona (50 min eta patinek barne. Gutxienez familiako 3 kide izan behar dira)
-‘Ice Trike’: 9,50 € (15 minutu)

Pistara sartzeko derrigorrezkoa da guanteak eta manga luzea jantzita edukitzea.

Informazio gehiago: www. invernalia.com