Sukaldean

Arroz pasteltxoak

Eguraldi txarrak heltzear daudela eta, umeekin egiteko errezeta erraz eta goxo bat proposatzen dizuegu: arroz pasteltxoak. Oso erreza da egiteko. Beharrezko osagaiak honakoak dira:

100 gr Gurin

Esne edalontzi bat

Esne-gain edalontzi bat

Arraultz bi

12 enpanadila olata edo hostore masa bat

6 koilarakada azukre

4 koilarakada maizena gurin

Labea 180ºtara jarri behar dugu lehenik eta behin eta erabiliko ditugun magdalegnak egiteko moduko moldeak gurinarekin igurtzi. Lan hau umeak egin dezakete, asko gustatzen baitzaie eskuak zikintzea eta gurinarekin jolastea… Ondo koipeztatuak ditugunean olatak jarriko ditugu gainean.

Orea egiteko, gurina jarri behar dugu mikrouhinean 30 segunduz, desegiteko. Ontzi batean osagai guztiak nahastuko ditugu gurinarekin: esnea, esne-gaina, arrautzak, azukera eta maizena irina. Irabigailuaren laguntzaz, denak irabiatuko ditugu eta nahasketa pitxer batera botako dugu iragazi eta gero, horrekin moldeak beteko ditugu. Molde guztiak beteak ditugunean labera sartu behar ditugu 30 minutuz, goitik txigortuak ikusten ditugun arte. Ikusiko duzue zelako goxoak dauden…