Ekintzak

Muztio tailerra familian

Urrikoko asteburuetan, Sagardoetxeak sagar muztioa egiteko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Gainera, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramaten du, txikiek egindako etiketa batekin. Esperientzia osoa ordu bateko iraupena du, baina bizi garen egoera dela eta, guk nahi […]

Ekintzak

Hegaztien aireportua Urdaibain

Urdaibai Bird Center bisita oso gomendagarria da familian egiteko. Eraikin osoa era original batean eginda dago, benetako aireportu bat izango balitz bezala. Bertako langileek oso harrera ona egin ziguten eta gure bisitarako behar genituen tresneria guztia eman ziguten: audiogia, prismatikoak, mapa bat… Bisita osoa jolas bat bezala antolatuta dago. Enara batzuk, jarraitu behar dugun bidea […]

Ekintzak Topak

Biodibertsitatearen dorrea

Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]

Ekintzak Aipagarria

Etxean eta familian egiteko Escape Roomak

Escape areto askok  etxean mota honetako jolasetan ibiltzeko dohako materiala atera dute. Guk honetariko pare bat egin ditugu eta oso ondo daude. Horregatik, artikulu honetan horren berri ematea pentsatu dugu. Hor doaz gure proposamenak: Jurry ipotxaren altxorra  The Safe Key Escape Room (www.thesafekey.es) joko dibertigarri hau proposatzen digu. Adin desberdinetara egokituta dago (5-8, 8-10 eta […]

Ekintzak Topak

TopaBermeo: Asmamena, turismo eta dibertsioa familia osoarentzat

Atsegin al zenukete bizipen berezi, dibertigarri eta konstruktibo bat? Katokalek eskeiniko digu bada, Bermeon, Urdaibain goza dezakegun lehen “Escapevillage” jolasa: TopaBermeo. Zertan datzan? Gure lana, Katokaleko maskota den Beka katuak galdu dituen giltzak berreskuratzea da. Giltz hauek gabe, ezingo dugu San Juan pasabidea zeharkatu eta beraz, herrian harrapaturik geratuko gara betirako… Gure askatasunera eramango gaituen […]

Ekintzak

Bizkaia Park Abentura, Abordaiara!

Güeñesen haur aisialdirako parke berria aurkitzen dugu: Bizkaia Park Abentura. Herriko eta abentura parkearen ideiak uztartzen dituen haur parke honek Europako erreferente bihurtzea lortu du bai fusio honegatik bai bere dimentsio eta integrazioagatik. Parkea 5 pabiloi industrialen gainean eraikita dago eta bere berrikuntza esperientzian oinarritzen den eredu nordikoa jarraitzen duen izaera didaktikoan datza. Bizkaia Park […]

Ekintzak Topak

Uribe Gastrofest, familia osorako plana

Apirilaren 14 eta 15ean Uribe Gastrofest ekitaldi gastronomikoa ospatzen da Mungian. Bertan, Bizkaiko km 0 eta eskualdeko produktu gastronomikorik onenak ikusiko ditugu. Egitarauaren barnean, iganderako, haur tailer gastronomikoak antolatu dira Mungiko udaletxeko plazan, 4 eta 14 urte bitartekoentzako. Partaidetza dohakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da. Etxeko txikiek taloa egiten ikasiko dute Aitor Aurrekoetxearekin […]