Txangoak

Abentura parkeak familian

Abentura eta jolas parkeak aukera ezinhobeak izaten dira udako oporrak igarotzeko, batez ere umeekin bidaiatzen badugu. Ondoren, familian joateko hainbat jolas eta abentura parke komentatuko ditugu:

Disneyland Paris
Bi parke tematikoz osatuta dago: Disneyland Park eta Walt Disney Studios Park. Nagusi zein txikientzako magiaz eta dibertsioz betetako lekua dugu hau. www.disneylandparis.es.

Loro Parque
Europako zoorik onena bezala kontsideratuta dago eta munduko bigarren onena da. Santa Cruz de Tenerifen dago kokatuta. Animali mota asko izateaz gain, planta tropikal ugari eta erakusketa desberdinak eskaintzen ditu. www.loroparque.com.

Port Aventura y Ferrari Land
Bere ohiko atrakzioaz gain, PortAventurak Ferrari-ri buruz Europan dagoen parke bakarra aurkezten digu orain dela gutxitik. Teknologiarik puntakoena erabiltzen duen egitura honek ematen duen adrenalinaz goza ezazu. www.portaventuraworld.com/ferrari-land.

Parque Warner
San Martín de la Vegan (Madrid) aurkitzen dugu parke hau. Bere ohiko atrakzioez gain, Parque Warner Beach eskaintzen dute, hau da, hondar naturalez osatutako leku zabalak eta marka honekin estatuan dagoen bakarra. www.parquerwarner.com.

Futuroscope
Zinema eta teknologia berrien zaleek Poitiers (Francia) herrian dute euren parkea. www.futuroscope.com.

Cabárceno
Kantabrian aurkitzen dugu naturaren parke hau. Bost kontinenteetako animali desberdinak biltzen ditu. Natura eremu handietan aske bizi diren animalien zoologikoa da hau. Erakusketaz gain, ikusmira panoramikoa eskaintzen duen telekabina bat ere badago. www.parquedecabarceno.com.

Barranco Perdido
Errioxako paleoabentura parkea dugu hau. Paleontologiarekin zerikusia duten ekintzak eskaintzen ditu. Ez galdu bere kretazeoko hondartza. www.barrancoperdido.com.

Sendaviva
Natura eta dibertsioa ezinhobeto uztartzen dira Nafarroan aurkitzen den parke honetan. Familia osorako 30 atrakzio baino gehiago, ikuskizunak, animaliak… aurkitzen ditugu bertan. www.sendaviva.com.

Basondo
Omako basotik gertu aurkitzen dugu basafaunaren babesleku hau. Zoologiko batekin alderatuz guztiz ezberdina da. Bertan, gure inguruko animaliak aurkituko dituzue, hala nola, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua… gehienak Berreskuratze Zentro ezberdinetatik etorritakoak. www.basondo.com.

Isla Mágica
Sevillara joanez gero, XVI. Mendean oinarritzen den parke tematiko bat aurkituko duzu. Zazpi atal desberdinetan banatzen da parkea. www.islamagica.es.