Gaileta hauek umeekin egiteko oso errazak dira eta oso gozo daude. Errezeta Abadiñoko Batana Okindegiko Idoiak pasatu zigun. Egia esateko, arrakasta handia dute probatzen dutenen artean.
Osagaiak:
200 gr oliba olio
200 ml ure
375 gr azukera edo platano heldu bat (azukera barik egin nahi izanez gero)
120 gr irin integral, espelta edo zekalezkoa
10 mg gatza
250 txokolate tanta edo 100 mg txokolate birrindua
830 gr olo-malutak
*aukeran: 200 gr edozein fruitu lehor birrinduarenak
Has gaitezen:
Labea piztu 160 gradutara. Ontzi batean, oliba olioa, ura, azukrea, irina eta gatza nahastu. Irabiatu osagai hauek pure bat lortu arte. Pure moduko masa bat daukagunean gehitu txokolate birrindua eta olo-malutak eta nahastu dena batera. Sortutako orea, laberako baliagarria den papertxo baten gainean zabalduko dugu. Pausu hau da nire seme txikiak gehien gozatzen duena, bere eskutik olo-malutak kendu ezinean dabilenenan. Behin orea zabalduta daukagunean, labean sartuko dugu 30 minutuz gutxi gora behera.
Gomendatzen dizuegu orea oraindik beroa dagoela ebakitzea kortapizza edo laban batekin eta hotzitzen uztea jan aurretik. Erraza ezta? On egin!