Ziur nago etxetik galtzerdi pilo bat dituzuela bere parerik gabe eta ez dakizuela eurekin zer egin. Txikaletosetik eskulan bikaina proposatzen dizuegu egiteko: Galtzerdiz eginiko txotxongiloak. Ikusiko duzuen moduan oso erraza eta dibertigarria da eskulan hau. Hau da behar duzuen materiala:
-Galtzerdi bat
-Kartoia
-Artilea
-Poliespan bola bi edo botoi bi
-Kartulina edo gomaeva
-Pegamentoa
-Artaziak
Has gaitezen:
Lehenik eta behin buelta eman behar diozue galtzerdiari. Honen punta ardatzat hartuta, zirkulu bat marraztu behar duzue kartoi zati baten gainean. Ebaki eta erditik tolestu. Itsatsi galtzerdiaren puntari, Eman buelta galtzerdiari eta ikusiko duzu zelan txotxongiloaren ahoa eginda dagoen.
Orain, polispan bolak hartu eta puntu bat marraztu erdi erdian, honek izango baitira txotxongiloaren begiak. Itsatsi galtzerdian.
Ilea egiteko, artilea erabiliko dugu. Horretarako, gure eskuan 5-6 buelta emango diogu eta marapilo bat egingo dugu. Ebaki, goian, justo marapiloa ez dagoen aldean.
Nahi baduzue kartulinan mihia marraztu dezakezue eta itsatzi aho barruan.
Erraza ezta?