Eskulanak Topak

Egurrezko argazki inpresioak

Teknika hau probatzeko goguekin genbiltzan. Tutorial asko ikusi eta gero, azkenean animatu gara egitera. Pazientzia eta mimo asko behar ditugu ondo irteteko, baina behin hasita guri asko gustatu zaigu.

Egiteko ondoko materialak beharko dituzue:

-Egurrezko kutxa bat
-Argazki baten fotokopia papelean
-Kola zuria egurrerako
-Spray bat urarekin
-barniza
PROZESUA:
1- Kola zuriarekin margotu argazkia jundo den lekua kutxan.
2- Irudia dagoen aldea margotu kolarekin.
3- Irudia itsatsi kutxan buruz behera eta ondo itsatsi, burbuilarik ez sortzeko.
4- 24 ordu utzi lehortzen edo ezin baduzu itxaron ile-lehorgailu bat erabili.
5- Lehortuta dagoenean, sprayarekin ur pixka bat bota eta hatzamarrarekin kontuz kontus joan papera kentzen. Mimo handiz egin beharreko lana da hau. Nire gomendioa: paper kapa bat kentzen dozunean, lehortzea eta berriro prozesua errepikatzea. Ezta beharrezkoa zuri guztia kentzea, irudia pixkat ikusten bada nahikoa da.
6- Barniza eman eta utzi lehortzen.