Eskulanak

Piñata

‘Mira como lo hago’ izeneko liburua oparitu digute eta nire alaba oso oso pozik dago berarekin. Pausuz pausu zelan egiten diren mila gauza azaltzen ditu. Liburu honetatik, piñata hau atera dugu. Oso erraza da eta guk izan genuen txokolatada baterako erabili genuen.

Guk supermerkatu bateko foileto bat, irina, globo bat, pintura spray bat eta ura erabili genituen. Irina eta ura proportzino berdinetan nahastu behar dira. 12-24 ordu lehortzen utzi behar da. Lehortuta dagoenean pintatu eta badago. Oso erraza da eta oso gogorra geratzen da.