Topak Txangoak

Arrolako Oppiduma

Urdaibai inguruan,familian egiteko ibilaldi zoragarri bat proposatzen dizuegu: Arrolako oppiduma. Esperientziaz gozatzeko, lehenik, Arrolagunetik, Arrrolako aztarnategi arkeologikoaren interpretazio zentrotik, pasatzea gomendatzen dizuegu, eta gero Arrola mendira igotzea bertan dauden aztarnak ikusteko. Txikiek askoz hobeto ulertuko dute harresien eta bertan aurkituko dutenaren esanahia, eta askoz gehiago gozatuko dute txangoaz.

Arrolagunea
Arratzuko erdigunean, kultur etxean, Arrrola aztarnategi arkeologikoaren interpretazio zentroa dago, Arrolagune moduan ezagutzen duguna. Espazio txikia den arren, duela 23 mende mendi honen tontorra hartu zuen herrixka gotortu honi buruzko informazio osoa eskaintzen digu (IV.a. C-I d. C). Bertan, atentzio gehien duen elementuetako bat, duela 2.300 urteko etxola baten erreprodukzioa da. Tamaina naturalean eraikita dago eta bere barnean, garai hartan erabiltzen zituzten tresnak eta dekorazioa aurkitzen ditugu. Benetako harribitxia.

Hemen Oppidum-en esanahia ere aurkituko dugu: Castro. Kastroa harresitutako esparru bat da, non pertsona talde bat bizi zen. Herri moduko bat, bere antolaketa, ekonomia eta hierarkia propioekin.

Zentroko gidaren azalpenaren ondoren, eta defentsa-gotorleku horri buruzko informazio askorekin, Arrolako Oppidum-era joan ginen, zuzenean ezagutzera.

Arrolako oppiduma

Arrolako aztarnategi arkeologikora iristeko bi bide daude: bata Arratzutik eta bestea Nabarnizetik. Lehenengoarekin ordu eta erdi behar izaten da eta Gastiburutik igarotzen da. Bertan, garai hartako anfiteatro baten aztarnategi bat aurki dezakegu. Arrolagunetik aholkatu ziguten haurrekin hobe zela bigarren aukera egitea, Nabarnizetik. Eta horrela egin genuen. Iristeko, Nabarnizera joan beharko duzue herrira iritsi gabe. Jarri dizuegun argazkian agertzen den baserrian ondo fijatu, hor biratu eta pista hartu beharko baituzue. Kartel batekin seinaleztatuta dago. Autoarekin Oppidum-era irits zaitezke gutxi gorabehera, baina aurkitzen duzuen lehen bidebanatzean albo batera aparkatzea gomendatzen dizuegu. Hemendik 20 bat minutu izango dituzue oinez kastroraino.

Guk txango luzeagoa egin genuen, bidaia aprobetxatu genuelako lehenengo Arrola mendian tontorra egiteko. Bistak izugarriak dira eta merezi du lehenengo hemendik pasatzea Oppidum-a bisitatu aurretik.

Arrolako kastroa bisitatzeak zirrara handia eragin zigun. Ez genuen espero hain ondo kontserbatutako eta hedadura handiko kastro batekin topo egitea, hain harresi altuekin (eta hori oraindik metro batzuk falta zitzaizkien duela 2.300 urte bezalakoak izateko). Nabari da Bizkaiko Burdin Aroko kastrorik garrantzitsuenetako eta handienetako bat izan zela, eta Euskadin hobekien kontserbatzen direnetako bat. Leku estrategiko batean kokatutako altxorra dugu hau, galdu ezin dituzuen ikuspegi harrigarriak dituena.