Hemeroteca

Ezagutu Barbie familian

Otsailaren 14ra arte, Portugaleteko Rialia museoan Barbie panpina ezagunaren munduari buruzko erakusketa dago ikusgai. Bertan 1959an sortu zen panpina ezagun honen hainbat alderdi eta egoera aurkezten dira urteetan zehar.

Erakusketan, zinea eta Barbie atalaz ere goza dezakegu. Hemen, film enblematikoetan pertsonaia ahaztezinak interpretatuz aktore miretsienetako batzuen erreplikak ikusi ditzakegu. Zinemaren historiaren errepaso paregabea egiteko aukera, ‘Cleopatra’, ‘Gosaria diamanteekin’ eta ‘El mago de Oz’ bezalako jantzi eta pertsonaien bitartez.

Gainera, goi joskintzako 10 moda diseinatzaile baino gehiagoren eskutik (Armani, Christian Dior; Moschino) modaren mundu liluragarria ezagutuko dugu.

Oso aukera berezia da Barbie gure egunetara nola iritsi den ezagutzeko, gizartearen aldaketetara egokituz eta moda eta zinemarekin lotuz.

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10: 00-14: 00 eta 16: 00-18: 00.
Igande eta jaiegunetan: 10: 00-14: 00
Non:
Rialia Industria Museoa
Canilla pasealekua, z/g. Portugalete
www.rialia.net