juego_pesca
Eskulanak Topak

Eskulana familian: Arrantza-jokoa

Etxean oso erraza eta dibertigarria den arrantza-jokoa egitea proposatzen dizuegu. Txikiekin jolastu edo lagun batentzat opari gisa erabil dezakezue. Guk badugu bat, eta hau, bideoan ikusten duzuena, bere urtebetetzea ospatzen zuten pertsona berezi batzuentzat prestatu genuen.

Joko hau egiteko, honako material hauek erabili genituen:

– Kolorezko fieltroak
– Orratza eta haria
– Iman txikiak
– Zurezko zotz luzeak, koloretakoak
– Itsasgarria
– Silikonazko pistola
– Kaxa bat (arrainak gordetzeko)

Arrantza jokoa egiten hasiko gara?

1.- Lehenengo eta behin, fieltroan arrainak, olagarroak, itsas izarrak… marraztu behar ditugu. Kartoizko txantiloi bat erabil dezakezue errazago egiteko. Egiten dugun arrain bakoitzeko bi marrazki egin behar ditugu, bat goiko aldean eta bestea beheko aldean jartzeko.

2.- Bi formak ebakiko ditugu.

3.- Itsasgarriaren laguntzaz iman txiki bat jarriko diegu erdian.

4.- Kontu handiz bi piezak josiko ditugu, imana barruan dugula. Txikiei lagundu diezaiekezue orratzarekin praktikatzen has daitezen. Zati hau oso ona da psikomotrizitate fina eta autoestimua lantzeko eta, gainera, asko gustatzen zaie. Baina kontuz, beti oso seguru ibili, ziztatu ez daitezen.

5.- Aurreko urratsak nahi beste aldiz errepikatu, itsas fauna emankorragoa izateko.

Arrainak izanik, kanabera egitea besterik ez zaigu geratzen:

6.- Silikonazko pistolaren laguntzaz, kolore-makilari hari edo artile pixka bat itsatsi eta hari zati bat muturretik zintzilik utzi, bakoitzari ondoen iruditzen zaion altueran.

7.- Fieltroan biribil bat edo amu gisa erabiliko dugun arrain txiki bat egingo dugu.

8.- Erdialdean imana jarri eta silikona-tanta batekin itsatsiko dugu, kanaberaren hari-punta ere itsastea ahaztu gabe.

9.- Josi amuaren izkinak.

10.- Fieltro urdinezko orri bat jartzen dugu mahaian eta gure arrainak, izarrak, olagarroak… botako ditugu. Dena prest daukagu arrantzan hasteko.

Bideo txiki bat uzten dizuegu, pausoz pauso irudi hauek azaltzeko. Ideia gustokoa izatea espero dugu.
Arrantza ona izan!