Hemeroteca

Itsasaldi, arratsalde magikoa familian

Adi familiak! Aurten abenduaren 5etik urtarrilaren 21erarte publiko guztientzako plan ikusgarri batez gozatu ahal izango dugu Bilboko Artxandako Behatokian. Madril, Bartzelona edo Kordoba bezalako beste hirietatik arrakastaz igaro ostean, ‘Naturaleza Encendida’ Bizkaiko hiriburura iristen da argiztapen-instalazio indartsu eta ikusgarri batekin: ITSASALDI.

Eguzkia sartzen denean hasten da abentura hau eta ustekabez betetako illunabar magiko baten esperientzia eskaintzen digu.

Itsasaldi

ITSASALDI itsasoaren indarrari eta bertako flora eta faunari egindako omenaldia da, Bilboko gune mitiko honetarako neurrira diseinatua. Bisitariak medusa argitsu ikusgarriz, konstelazioak irudikatzen dituzten argi tunelez, olagarro erraldoiez, mila koloretako trikuz, argiztaturiko plankton armada eta padura liluragarriz betetako mundu fantastiko batean murgildu ahalko dira,
Animalia guzti horien habitat naturala kolore eta argiz irudikatzen duen paraje liluragarrian.

Datos de Interés

Lekua:
Bilboko Artxanda Begiratokia
(Bilbobus edo Funikularrean igoteko gomendioa egiten dizuegu)
Datak:
Abenduaren 5etik urtarrilaren 21erarte.
*Itxita Abenduak 24 eta 31
Ordutegia:
Abenduak 5: 21:00etatik 22:30etara.
Abenduak 6tik 17ra zabalik asteazkenetik igandera 18:00etatik 22:30etara.
Abenduaren 18tik urtarrilaren 7ra zabalik astelehenetik igandera 18:00etatik 22:30etara.
Urtarrilaren 8tik 21era zabalik asteazkenetik igandera 18:00etatik 22:30etara.
Prezioa:
15.50€ eurotik gora. Familientzat 4 sarreratik gora 13 euro.
Informazio gehiago: https://naturalezaencendida.com/bilbao-navidad-luces?gad_source=1

Proiektu jasangarria

LETSGOrentzat (proiektuaren eragileak) jasangarritasuna eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko
erantzukizuna proiektu honen funtsezko zatia da, eta, beraz, konpainiak hainbat neurri
ezarri ditu bere emisioak minimizatzeko. Helburu horrekin, hasieratik kalkulatzen da
sortutako CO2 aztarna, eta hainbat bide marrazten dira, oro har, inpaktua
konpentsatzeko, zero karbono-aztarna lortuz.

Alde horretatik, aurten babesle berri bat dute, irtenbide energetiko jasangarrienak
emango dituena. Repsolen multienergiarekin, karbonoan neutroa den murgiltze#esperientzia izango da Naturaleza Encendida. Ikuskizunaren argiztapenak kontsumo
txikiko LED teknologia du, energia-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta % 100
berriztagarria den erregaitik lortu du energia, emisio gehienak murrizten baititu.
Gainerakoak LETSGOk Repsol Fundazioaren Motor Berdea ekimenarekin hartutako
konpromisoaren bidez arinduko dira, su hartutako lurrak edo bertako espezieak dituzten
lugorriak birbasotuz, gure basoetako ekosistema naturalaren biodibertsitatea
berreskuratzeko.