Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 espezieko bilduma bat izarteara heldu da. Gaur egun, 1.500 ale inguru, botanika, fungi, geologia eta zoologiakoak, ikus daitezke museoan bi solairutan banatuta. Besteak beste, ornitorrinko bat edo karramarro erraldoia ikusteko aukera izan dugu. Egia esan, bere ateetatik sartzen zaren momentutik harritzen zaitu museoak. Guri asko gustatu zaigu. Zalantza barik, familian egiteko plan oso gomendagarria da hau.
Gainera, bisitaren ostean Mañariko parkera joan zaitezkete. Bertan, tirolina, rokodromo txiki bat, futbolina… aurkituko dituzu.
Hontza museoa
Ebaristo Bustintza Kirikiño, 18
48212 Mañaria (Bizkaia)
Ordutegia:
Asteartetik igandera: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00tatik 19:00etara.
(Neguan astelehenak eta igande arratsaldeak itxita)
Sarrera orokorra: 4 euro (12 urtetik behera dohainik)
Informazio gehiago HEMEN.