Eskulanak Topak

Egun euritsuetarako ezinbestekoak

Haurrekin egun euritsuei bizirauteko ezinbesteko materiala aurkezten dizugu. Lehenik komuneko paper eta eskuzapi tutuak batu eta gordeko ditugu.

Bigarren, eskulan edo “txinatar” denda batera joan eta koloretako egurrezko palatxoak (sendagileak dituenak bezalakoak), begiak, kolorezko alambreak, tenperak, botoi koloretsuak, kartulina, pegamentua eta artazi batzuk erosi beharko ditugu. Euro apur batzuen truke hainbat eskulan egiteko beharrezko materialak ditugu prest!

Eta zer egingo dugu orain? Ba gure eta umeen sorkuntza eta imaginazioa aske utzi, eta ondoko lantxoak egiteari ekin, erraz eta era dibertigarri baten.

– Untxiak. Tutuak kolorez margotuko ditugu eta begi handi bi itsatsi eta kolorezko botoiak jarriko dizkiogu alkandora balu bezala. Egurrezko palatxoekin belarriak jarriko dizkiogu eta kartulinarekin hortzak eta oinak egingo dizkiogu. Bibotea alambre zati batzuekin lor dezakegu.

Tximeletak: Tutua kolorez margotuko dugu eta bi begi itsatsiko dizkiogu. Kartulina batekin tutuaren atzealdean itsatsita joango diren hegoak egingo ditugu. Koloreetako alanbreak antena gisa balioko digute.

Erleak: Tutuak marra hori eta beltzekin marraztu, kartulinarekin hegoak egin eta alanbreekin antenatxoak.

Sagu-zaharrak: Tutua marraztuko dugu eta bi begi itsatsi. Hegoak eta haginak gomaeba motako kartulina edo fieltroarekin egin ditzakegu.

Mila ideia daude tutuekin egiteko; txerriak, mozoloak, kataloxa, koheteak, kotxeak… bakoitzak duen imajinazioaren bestekoak. Ikusten duzuen moduan lau gauza merke erosita arratsalde dibertigarri oso bat pasa dezakegu gure txikiekin etxean.

dav

Aholkua: Oso garrantzitsua da bukatuak dauden tutuak gordetzea. Ez bota zakarrontzia, oso baliogarriak direla erakutsi dizuegu eta.