Deporte Escolar
Aipagarria

Eskola Kirola

Urtero, irailean, Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolaren katalogoa argitaratzen du, hastapen eta jolas-jarduerekin.
Argitalpenean kirol-erakundeen eta kluben eskaintza ugari aurkituko dituzue, zuen txikiek jarduera hori kuota txiki baten truke edo doan proba dezaten, aukeratzen duten kirolaren arabera noski. Denetarik dago: esgrima, golfa, hipika, patinajea, arku-tiroketa, arrantza, esgrima, izotz gaineko irristaketa, surfa…

Txikaletoak hipika probatzen ari dira. Programa honegatik ez balitz, ziurrenik ez lukete kirol hau ezagutuko, baina diruz oso eskuragarri denez ikastaroa egiteko aukera izan dute.
Ikastaroa, Butroiko Hipika Klubean egiten ari dira. Aurretik ezagutzen genuen eta eskeintzen duten tratu onagatik aukeratu genuen. Guztira 10 saio dira (oso prezio onean), eta bertan, zaldia zaintzen, gainean ibiltzeko trikimailuak eta, batez ere, beldurrak kentzen ikasiko dute. Dena errespetuan eta konfiantzan oinarrituta. Horretarako, zalantzarik gabe, gidaririk onenarekin daude. Mila esker Eneritz txikiekin duzun pazientziagatik, aholkuengatik eta transmititzen duzun pasioagatik.

Ez ahal da sekulako plana?

HEMEN AURTENGO KATALOGOA