Txangoak

Familientzako bainu-etxeak

Balnearioak eta spa zirkuituak atsegin badituzue, jakin beharra duzue umeekin ere leku hoietara joan ahal zaretela. Estatuan, honelako leku asko aurkituko dituzue familian egiteko zirkuitu eta ekintza piloa eskaintzen dituztenak. Gainera, zenbait balneariotan umeentzako ekintza bereziak dituzte, gurasoek zirkuitu edo tratamentu bat egiten duten bitartean. Hona hemen estatuan aurkitzen diren familientzako balneario batzuk:

Solareseko bainuetxea (Cantabria)- Somo eta Laredoren hondartzetik gertu kokatzen da eta eraikuntza moderno eta ur tratamiento ugari eskaintzen ditu. Gainera, umeentzako ludoteka eta tratamentu bereziak ditu ‘peque Experiencias’ izeneko programaren baitan.

Sicilia Bainuetxea (Zaragoza)- Balneario honek umeentzako masajeak eta arnas tratamenduak eskaintzen ditu. Paisaia liluragarri batean kokatzen den piszina termala eta tratamentu pertsonalizatuak ere baditu.

TermaEuropa bainuetxea (Arnedillo, La Rioja)- Gurasu zein umeek batera disfrutatzeko tratamentuak ditu. Gainera, piszina, ur eta basa bainuak ere baditu.

Paracuellos de Jiloca bainuetxea (Zaragoza)- 4 urte arteko umeek dohainik erablili ahal dituzte umeentzako aretoak. Instalazioen artean koba termala, laku naturala, umeentzako futbol pista, ludoteka eta haur parke bat dute.

Carlos III bainuetxea (Guadalajara)- Madriletik 40 minutura kokatzen da eta familia osorako tratamentu termalak eskaintzen ditu.

Guitirizko bainutxea (Lugo)- Haurrentzako ur piszina mineromedizinala eta tobogan bat duen 10 urteko umeentzako haur parke bat ditu. Tiene un área termal pata los peq

Lanjaroneko bainuetxea (Granada)- Sierra Nevadako parke natural eta Alpujarraren artean aurkitzen da. Tratamentuen artean ‘Urarekin jolastu’ izeneko bat aurkitzen dugu.

Magma Spa (Girona)- Haurrei zuzendutako tokia eskaintzen duen abangoardiako spa bat dugu hau. Aisi termalismo kontzeptu berria proposatzen du, familian zentzumen esperientzia bakar batez gozatzeko.