Apirilaren 14 eta 15ean Uribe Gastrofest ekitaldi gastronomikoa ospatzen da Mungian. Bertan, Bizkaiko km 0 eta eskualdeko produktu gastronomikorik onenak ikusiko ditugu. Egitarauaren barnean, iganderako, haur tailer gastronomikoak antolatu dira Mungiko udaletxeko plazan, 4 eta 14 urte bitartekoentzako. Partaidetza dohakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da. Etxeko txikiek taloa egiten ikasiko dute Aitor Aurrekoetxearekin […]