Txangoak

Bizkaiko natur zientzien museoa

Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]