Maiatzaren 9rarte, Deusto Expo Centerrek (Blas de Otero, 54 baxua) ‘Egiptoko Jainko eta Erregeak’ erakusketa aurkezten digu. Egia esan, erakusketa honetara joateko irrikitan geunden, etxeko txikiei Egiptoko gaia asko gustatzen zaielako. Pilo bat gauza ikasi ditugu kultura honi buruz eta momentu batez, benetako Abu Simbel tenpluaren barruan gaudela sentitu dugu, pasada bat izan da. Honez […]