Apirilaren 14 eta 15ean Uribe Gastrofest ekitaldi gastronomikoa ospatzen da Mungian. Bertan, Bizkaiko km 0 eta eskualdeko produktu gastronomikorik onenak ikusiko ditugu. Egitarauaren barnean, iganderako, haur tailer gastronomikoak antolatu dira Mungiko udaletxeko plazan, 4 eta 14 urte bitartekoentzako. Partaidetza dohakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da. Etxeko txikiek taloa egiten ikasiko dute Aitor Aurrekoetxearekin edota pizza Gelati-Gelatiren eskutik. Tailerren ordutegia honako hau da: 11.00, 11.45, 12.30, 13.15 y 14.00. Haurrak tailerrean dauden bitartean, nagusiok beste mota batzuetako tailerretan apunta gaitezke, besteak beste, sasoiko sukaldaritza egin dezakegu 12.00 eta 13.00etan edo Uribeko txakoli dastaketa 11.30 edo 12.30etan. Tailerretan izena emateko eta informazio gehiagorako www.uribe.eu web gunea begiratu daiteke.