Ekintzak Topak

Gabonak Arte

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4rarte, Azkuna Zentroak Gabonak Arte egitarauaren edizio berri bat proposatzen digu. Gabonetan egiten den programa kultural eta ludiko-hezitzaile honek, esperientzia artistikoak proposatzen ditu haurrentzat eta familientzat, Azkuna Zentroaren programazioarekin esperimentatzeko. Jarduerek sorkuntza garaikidea hurbiltzen dute egunero, eta, horrela, ikaskuntza normalizatzen dute, artearen eta artisten bidez. Esperientziak pentsamendua sustatzen duten eta publikoen sormen-gaitasunak eta -trebetasunak garatzen dituzte, publikoak protagonista bihurtuz eta haien jakin-mina sustatuz.

Aurten, Gabonak Artek bertako eta nazioarteko konpainien eta artisten piezak eta jarduerak aurkeztuko ditu. Esate baterako, Javier Vaquero, dantzaren, identitatearen eta hizkuntzaren esparruko sortzailea eta pedagogoa; Leticia Paschetta arkitekto argentinarra, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituen Paisajes Lúdicos markaren sortzailea, eta Sra. Polaroiska kolektiboa (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Gure Artea 2017 Sariaren irabazlea eta artista AZkidea, belaunaldi desberdinetako ikus-entzuleak beren proiektuetan inplikatzen lan egiten duena.

Antzerki-konpainien artean, honako hauek nabarmentzen dira: La Baldufa Kataluniako arte eszenikoetako konpainia, Estatuan eta Europan ibilbide luzea egina duena; Eléctrico 28, Austriako eta Kataluniako arte eszenikoen munduko artistek osatutako kolektiboa, clown, antzerki fisiko, hiri-arte eta dantzako bagajea duena; Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol eta Cris Blanco artistak, nazioartean ezagunak, hizkuntza, umorea eta eszena ulertzeko modua partekatzen dutenak. Era berean, hauek izango ditugu ikusgai: Krego-Martín Danza (Begoña Krego eta María Martín), publiko berrien sentsibilizazioan eta sorkuntzan duen inplikazioagatik definitzen dena; Mama Crea (Nuria M. Cres eta Josune Martinez), antzerkia eta kultura-ekitaldiak sortzen dituen konpainia; eta Lari Produkzioak, Maria Urcelayk eta Yogurinha Borovak osatutakoa.

Programak, gainera, hainbat proiektu artistiko biltzen ditu, hala nola WeTumTum Portugalgo kultura elkartea, existitzen diren eta sortzen ari diren mota guztietako mugimendu artistikoak garatzen dituena; PanicMap, Juan Pablo Mendiola antzerki-zuzendari, dramaturgo eta gailu digital eszenikoen ikertzaileak Margarita Burbanorekin batera sortutako plataforma artistikoa; La casa del vacío, arte- eta arkitektura-eskola; eta Panpotx Kultur Elkartea, dinamizazio eta bitartekaritza kulturalerako proiektua. Belaunaldien arteko esperientziak, arte garaikidearen, zuzeneko arteen, musikaren eta ikus-entzunezkoen, literaturaren eta ilustrazioaren bidez kultura-esperientzia sustatzen dutenak.

Informazio gehiago: www.azkunazentroa.eus