Hemeroteca

Ipuin eta letren terraza Arrigorriagan

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udalak Ipuin eta Letren Terrazak izeneko programa jarri du martxan, lau eta hamaika urte bitarteko umeei zuzendutakoa. Sarrera doakoa da, eta ekainaren 29ra arte egingo da Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txikia batean bihurtuko da astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era.
Programa honek, ipuinak irakurtzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna zabaltzea txikienen artean du helburu; horregatik, hainbat gune jarriko dira. Alde batetik, 4 eta 6 urte bitarteko umeentzako txoko bat egongo da, ipuin, liburu eta komikiekin. Bertan hamakak, eserleku erosoak eta eguzkitakoak aurkituko dituzte, eta irakurtzen ez dakiten haurrek puzzleak eta letrak eta zenbakiak ikasteko jokoak izango dituzte eskura, baita margotzeko materialak ere. Gainera, sormen-txoko bat jarriko da 7 urtetik gorakoentzat, non zenbait tailer eskainiko zaizkien: hala nola biserak margotzeko, komikiak sortzeko, liburu-euskarriak egiteko eta ipuinak grabatzeko. Egun tematikoak ere antolatu dituzte, “Altxorraren bila” esaterako, eta, gainera, gune berezi bat jarriko dute azken egunean; han, agur esateko hainbat ikuskizun egongo dira, mago eta ipuin-kontalari baten eskutik, besteak beste.