Hemeroteca

Arrantza Eskola Bilbon

Itsasadarraren berreskurapen biologikoaz eta begetalaz gozatzen jarraitzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, Arrantza Eskolaren denboraldi berria jarri du martxan. Harrapaketa eta askatze modalitatean jardungo dira parte hartzaileak, hau da, arrainak ahalik eta lasterren eta kontu handiarekin itzuliko dituzte uretara.

16 urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako jarduera hau Areatzako zubiaren ondoan garatuko da, zehazki, Bilboko Erripa kaian, 11:30etik 13:30era, igandero, maiatzaren 27ra arte.

Parte hartzaile guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak…), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko zintak…), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta jaurtiketa-materialak…), ordezko piezak eta abar. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gogorarazten du esparrua egokitu egin dela ezintasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko.

Doako jarduera bat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.