Hemeroteca

Kukupraka ludotekarako izen-ematea zabalik

Maiatzaren 7tik 18ra bitartean zabalik egongo da Kukupraka Ludotekak (Areetan) udan zehar eskainiko duen astez asteko doako zerbitzuan parte hartu ahal izateko izena emateko epea. Ludotekak ekainaren 25etik abuztuaren 31ra arteko zerbitzua eskainiko du, astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik, 10:30etik 13:30era bitartean.
Ohi bezala, familia interesatuek zehaztu beharko dute zenbat astetan eraman nahi duten umea; zein astetan eta aste bat baino gehiago aukeratzekotan asteen lehentasuna zehaztu beharko dute. Plazen zozketa ekainaren 1ean izango da eta egun horretan aditzera emango da onartuen zerrenda udal web orriaren bitartez (www.getxo.eus/euskara).

2018/2019ko ikasturtea
Bestalde, maiatzaren 7tik 18ra bitartean ere izena eman beharko dute Ludotekara datorren ikasturtean joan nahi duten umeen familiek. Ikasturtean zehar ludoteka erabili ahal izateko bazkide izan behar da eta horretarako 40€ ordaindu behar dira. Hobariak daude DSBE jasotzen dutenentzat eta familia ugarientzat.

Ludotekaren txandak hurrengoak izango dira: 5 eta 6 (2012-2013) urte bitartekoentzat astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara; 7 eta 9 urte bitarteko (2009, 2010 eta 2011n) umeentzat astearte, ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta 10 eta 11 urtetakoentzat (2007 eta 2008an) larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara, egitarau bereziarekin (txangoak, irteerak, tailerrak eta abar.).

Inskripzio-orria www.getxo.eus/euskara webgunean dago eskuragarri eta behin bete ondoren, Herritarren Arretarako Bulegoetan entregatu beharko da. Izenemateen kopurua plazena baino altuagoa bada, ekainaren 1ean zozketa egingo da eta egun horretan ere argitaratutako da onartuen zerrenda. Informazio gehiago webgune horretan eta
94 466 03 55 telefono zenbakian.