Hemeroteca

Rugbyko Mundialaz gozatzeko ekintzak

Maiatzaren 11 eta 12an Bilbon Rugbyko Challenge Cup eta Champions Cup finalak ospatzen dira. Ondoren hirian antolatu diren ekintza guztien berri ematen dizuegu:

FAN ZONE CHAMPIONS RUGBY VILLAGE

Fan Zone Champions Rugby Village gunean programa oso zabala eskainiko da lau egunetan, honako hauekin, besteak beste: kontzertuak, herri kirolak, errugbian jokatzen hasteko ikastaroak, fotomatoia, argazkiak trofeoekin eta erakusketak. Ostiralean, hilak 11, eta larunbatean, hilak 12, Fan Zone 10:00etatik 00:00etara egongo da irekita, eta igandean, berriz, 11:00etatik 16:00etara. Hauxe da gune honen egitaraua:

Maiatzak 11:

  • 11:30 – 13:00 Herri kirolak
  • 16:00 – 17:30 Herri kirolak
  • 17:30 – 19:00Rugby Clinics
  • 19:00Korrontzi taldearen kontzertua
  • 21:00 – 23:00Challenge Cup finala

Jarduerak:

  • Kick:baloia jaurti eta itsasadarra gurutzatzea.
  • Pass: zure trebetasunak erakutsi, eta baloia zuloetatik sartzen saiatu.
  • Scrum: gogokoen duzun taldearekin argazki bat atera uztartze batean.
  • Try coma: bideo batean agertu errugbiko jokaldi adierazgarriak emulatuz.
  • Réflex Wall: zure erreflexuak probatu.
  • Touch; sake bat alturan hartzen saiatu.
  • Aurpegiak margotzea: zure taldearen borrokarako koloreekin makillatu zaitez.
  • -Insnstant rplay: epaile profesional bat izan zaitez.
  • -Fotomatoia: argazki tematikoak atera.

Maiatzak 12:

  • 11:00 – 12:30Rugby Clinics
  • 11:00 – 13:00Kalejira
  • 11:00 – 16:00 Argazkia atera trofeoekin
  • 12:30 – 14:00Herri kirolak
  • 17:45 – 19:45 Champions Cup finala
  • 21:00 Fatty Farmers kontzertua

Maiatzak 13:

  • 11:00 – 12:30Rugby Clinics
  • 12:30 – 14:00Herri kirolak
  • 14:00 – 16:00Champions Cup (Ber.)

 

ZABALGUNEKO ERAIKINA

Familiantzako hainbat ekitaldi antolatu dira. Besteak beste, puzzle gunea eta joko guneak izenekoak azpimarratzeak dira. Ekintzak larunbatean 11.00etik aurrera egongo dira.

CASILDA ITURRIZAR PARKEA

Espazio honetan Universitario Bilbao Rugby Club taldeak zelai amerikar bat, ludoteka bat, ohe elastikoak, bungee run bat, errugbi-zelai bat eta lantegi gune bat jarriko ditu ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Espazio hori ostegunean, maiatzaren 10ean, 20:00etatik 23:00etara egongo da irekita, ostiralean, maiatzaren 11n, 16:00etatik 23:00etara, eta larunbatean, maiatzaren 12an, 11:00etatik 23:00etara.

SAN MAMES FAN PLAZA

San Mameseko estadiotik gertu egongo da espazio hori, ostiralean 18:30etik 20:30era eta 23:00etatik 00:30era, eta larunbatean 15:00etatik 17:15era eta 20:00etatik 22:30era irekita egongo dena. Bertan txosna bat, food truck batzuk eta eszenatoki bat egongo dira.

DEUSTU

Deusto Bizirik merkatari elkarteak errugbi finalekin lotutako hainbat jarduera egingo ditu auzoko hainbat lekutan ostiralean eta larunbatean, hilaren 11n eta 12an, hala nola kontzertuak eta erakusketak.

INDAUTXU

BilbaoCentro elkarteak ere hainbat kontzertu emango ditu Indautxu plazan eta inguruan ostiralean.

ALDE ZAHARRA

Alde Zaharreko hainbat tokitan egingo dira kontzertuak, tailerrak, kalejirak eta erakusketak, ostiralean eta larunbatean, hilaren 11n eta 12an.