Seigarren urtez, aurton ere WOP fundazioak bere Estropatada berezia dakarkigu ekainaren 17an. Gomazko ahatetxo hauen lasterketak urtero milaka lagun biltzen ditu Bilboko itsasadarraren inguruan. Aurten gainera, ahatetxoak (WOPatos) Red Bull Cliff Diving munduko txapeldun den Jonathan Paredesekin batera egingo dute jauzi uretara Deustuko zubiaren gainetik (13metro!).
Baina bada gehiago, helmugan WOP eta Red Bullek sorpresatxo bat prestatu dute. Bukaeran ahatetxoek zirkulu bat marraztuko dute ur gainean eta Jonathan Paredesek 18 metroko altueratik, zubi-gainetik, jauzi egingo du. Uretara sarrera ahate zirkulu erdi erdian asmatuz.
Jai izugarria
Estropatada, lasterketa berezia izateaz gain, egun osoko jai izugarria da familia osoarentzat. Seigarren edizio honetan WOPek ekintzaz gainezka datorren egitaraua prestatu du bai Museo Maritimo Ria de Bilbao bertan, bai kanpoaldeko lautadan. Goizeko 10:30tan hasita puzgarriak, tailerrak, abentura guneak, rokodromoa, tirolina, dron lasterketa, zuzeneko musika, gastronomia eta besteak beste, Travellin Brothers en kontzertua izango ditugu gozagarri.
Egitaraua
- 10:30: Museo Maritimo ria de Bilbaoko lautadan jai gunearen irekiera
- 11:00: Ahateen (WOPatos) jaurtiketa, Jonathan Paredes jauzilariarekin batera, Deustuko zubitik.
- 11:30: WOPatones, empresa ahateen lasterketa Deustuko zubitik.
- 12:30: Jonathan Paredesen jauziak Euskalduna zubitik.
- 14:00: WOPato irabazleei sari banaketa.
- 14.30: Up ginmasioaren eskutik Zumba Masterclassa
- 15:15: Play N’Kids kontzertua.
- 16:45: The WOP Band kontzertua.
- 17:45: The Travellin’ Brothers kontzertua.
- 19:30: Jai bukaera.
- Goizean zehar festan izango dira Legion 501 – Spanish Garrison. Museo Maritimoko lautadan.
- Multiabentura ekintzen ordutegia 12:00tatik 14:30tara izango da goizean eta 16:00tatik 18:30tara arratsaldean.
WOP
WOP fundazioak, bere ekintza guztien (Estropatada, kontzertu, jaialdi, produktu salmenta…) irabaziak gaixotasun neurodegeneratiboen terapia ikerkuntzara ematen ditu. Gaur arte, 260.000 eurotik gora bidali zaizkie hainbat zientzia proiekturi. Eta 4000.000 euro gaixo degeneratiboen aurkako burrukari nazioarteko proiektuetan. Aurton, Fundazioak nazioarteko orri berri bat argitaratuko du proiektu berriak finantzatzeko.