Aipagarria Txangoak

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa

Gure familiako kide askok trenbideetan lan egin dutenez, bisita hau nahi eta nahi ez egin behar genuen. Asko kostatu zaigu, baina azkenean bisitatu dugu Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa.

Museo honek Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez. Instalazio hau 1925ean inauguratu zen bezala dago, txirrika, uhal eta lokaztu sistema konplexu baten bidez 16 makina funtzionarazten dituen antzinako motor elektriko batekin.

Dudarik gabe, bisitaren puntorik gorenena benetako lurrunezko tren batean egiten dugun txangoa da. Egurrezko bagoian bidaiatuko dugu, antzinako denborak gogoratuz. Bidaia, Azpeitiko museotik Lasaora da, Urola ibaiaren ertzetik eta mendiz inguratuta. Behin Lasaora heltzen garenean, makinista zelan aldatzen duen lokomotora lekuz ikusteko aukera izango dugu, bidaiarekin jarraitzeko. Lurrunezko trena uda denboraldiko asteburuetan dabil bakarrik (larunbatak: 12.30 y 18.00 eta igande eta jai egunak (astelehenak izan ezik) 12.30etan).

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10:30tatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:30etara.
Igande eta Jai egunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara
Informazio gehiago: www.museoa.euskotren.eus