Sukaldean

Txokolate Brownia

Txokolatea gustokoa dutenentzako errezeta da hau. Oso erraza eta oso goxoa da.

Osagaiak:
300 gr gurina
250 gr panela
400 gr txokolate beltza 70%
5 arraultza
150 gr irina
100 gr intxaurrak
Bainila goilarakada bat
Gatz pixka bat

Has gaitezen:
1.- Lehenik eta behin gurina txokolatearekin urtuko dugu.
2.- Lapikoa sutik kendu eta panela bota. Irabiatu eta utzi egonean 10 minutu.
3.- Gehitu arraultzak (txokolatea ez dadila oso bero egon)
4.- Bainila goilarakada bota eta irabiatu. Labea piztu 170 º-tan.
5.- Irina bota irazkailu baten laguntzaz.
6.- Gatza eta intxaurrak gehitu eta irabiatu dena. Masa guztia molde batera bota eta gainetik jarri intxaur batzuk dekorazio modura.
7.- Labean sartu 35-40 minutu eta prest!