Esperimentu dibertigarri bat proposatzen dizuegu txikiekin egiteko: ur-suziri bat. Bikaina, ikusgarria eta oso adiktiboa da ikusiko duzuen moduan. Egiteko, honako material hauek erabili beharko dituzue:
Litro eta erdiko edo bi litroko bi ur botila
Kautxozko tapoi bat
Inflatzaile bat
Taula bat
Bisagra pare bat
Torloju pare bat
Soka bat
Koloretako zinta itsasgarria
Eta noski, ura.
Lehenik eta behin, plastikozko botilekin gure suziria prestatuko dugu. Horretarako, bi botilak ipurditik itsatsiko ditugu eta koloretako zinta itsasgarriarekin apainduko ditugu. Beste botila bateko plastikozko zatiekin edo kartoi pixka batekin hegalak ere egin diezazkiokegu.
Gure suziria prest dugunean, jaurtiketa-plataforma prestatuko dugu, zurezko taulari torlojutuko dizkiogun bi bisagraren eta kautxuzko tapoia lotuta egongo den burdinazko pletina baten laguntzarekin (kautxuzko tapoian aurretik zulo bat egingo diogu, puztailearen pitorroa sartzeko).
Prest gaude jaurtiketarako…
Botilaren heren bat urez bete eta kautxuzko tapoiarekin estali, jaurtiketa-taularen gainean alderantziz geratzeko moduan. Botila mugi ez dadin, bi torloju jarriko ditugu alderik alde bisagretan, soka batekin lotuta. Ura borborka hasten dela entzuten duzunean, torlojuak eusten dituen sokatik tira egin. Ikusiko duzu nola ateratzen den suziria. Hobeto ulertzeko, prestatu dugun bideoa ikustea gomendatzen dizut.
Zergatik gertatzen da hau?
Botilan airea sartzean eta askatu ezin denean, presioa handitu egiten da gehiago ezin den arte, eta botilaren punturik ahulenetik irteten da: tapoitik. Ura, airea baino trinkoagoa denez, behealdean egongo da, airea irtetea eragotziz, eta, beraz, honek, uraren gainean halako presioa egingo du, zurrustara bultzatuko duena, botila kaleratuz. Esperimentu hau ezin hobea da Newtonen hirugarren Legea edo akzioaren eta erreakzioaren printzipioa txikiei azaltzeko.