Ekintzak Topak

Hilabeteroko irakurketa txikientzat

Zure txikiei irakurtzea gustatzen zaie? Nire Txikaletosei bai. Edozein liburu mota (komikiak, eleberriak…) hartzen dituzte euskeraz zein gaztelaniaz. Txikaleta nagusiak kaletik doala ere irakurtzen du eta txikiena ere hasi da zaletasuna hartzen. Horregatik, Koloreak-ek martxan jarri duten super-ekimenaren berri izan dugunean, maiteminduta geratu gara.

‘Hilabeteroko irakurketa ‘du izena proiektuak, eta Koloreaken jabeen asmamenari esker sortu zen. Berrasmatu edo hil esaten dute, eta horixe egin dute denda honetako jabeak Covid dela eta bere tailerra aurrera eramateko ezintasunak sortutako hutsunea betetzeko. Ekimen honen bidez, haur eta familien irakurtzeko ohitura on horiek berreskuratu nahi dituzte.

Baina zertan datza ‘hilabeteroko irakurketa’ proiektua?

Hilabete guztietan, haurrek bere izena duen poltsa pertsonalizatu bat jasotzen dute. Bertan, liburu bat, irakurketarekin lotutako jarduera bat eta oparitxo bat aurkituko dute. Dena oso ondo pentsatuta eta detaile guztiekin. Materiala haurren adinera egokitzen da, 3 urtetik 12 urtera. Poltsa bakoitzaren prezioa 19,90 eurokoa da. Izena daraman kartela eskuz egina dago eta oso oso polita da…

Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da info@koloreak.es helbidean edo 636335614 whatsapp zenbakian, txikiaren izena eta ikastaroa adieraziz. Sare sozialen bidez ere egin dezakezu.

Ekimena hobeto azaltzeko, bideo txiki bat egin digu Koloreakeko Pilucak. Bertan, gure txikientzat hain maitekiro prestatu zuen poltsa zertan datzan azaltzen digu.

Eta orain, ekimen zoragarri hau ezagutzen duzula, parte hartuko duzu?