Hemeroteca

Antzerki jardunaldiak Getxon

Urriaren 14ra arte Getxoko antzerki jardunaldien 36. edizioa ospatzen da. Aurten genero guztien eta publiko mota guztientzako hamabi antzezlan eskainiko dituzte, horietako bost haurrentzat izango direlarik. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.

Haurrentzako antzezlanen artean honexek izango ditugu: «Supituki» pailazo-ikuskizuna, «DJ Porru» erromeria, «Kalean otso, etxean» lan dibertigarria («Hiru txerritxoak» ipuinaren moldaketa) eta «Nómadas», antzerkia, arkitektura eta geometria nahasten dituena. Horri guztiari adin guztientzako eskaintza anitza gehitu behar zaio: «Ilusioaren indarra» magia-ikuskizuna, «Entre cuatro tiempos» dantza bertikaleko lana, «Eight» eta «Privolva Landing» kaleko dantza-ikuskizunak, «Historias de un baúl» zirko-muntaia eta «Rezikletas» antzerki eta musika ikuskizuna.