Hemeroteca

Arrantza eskola igandeetan Bilbon

Aurreko edizioetan parte hartu duten pertsona guztiak ikusita, eta itsasadarraren berreskurapen biologikoak eta begetalaz gozatzen jarraitzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, hasiera eman dio 16 urte bitarteko gazteentzako arrantza-eskolaren beste ikastaro bati. Harrapaketa- eta askatze-modalitatean jardungo dira parte-hartzaileak, hau da, arrainak ahalik eta lasterren eta kontu handienarekin itzuliko dituzte uretara.

Ohi bezala, jarduera 11:30etik 13:30era egingo da igandero, azaroaren 18ra arte. Hain zuzen ere, Erripako kaian –Areatzako zubiaren alboan– antolatuko da.

Parte-hartzaile guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak…), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko zintak…), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta jaurtiketa-materialak…), ordezko piezak eta abar. Jarduera doan izango da eta izena ez da aurretiaz eman beharko. Gainera, esparrua desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko egokitu da.