Ikuspegi harrigarriak dituen txango bat proposatu nahi dizuegu. Bidea oso polita da, nahiz eta pixka bat luzea izan ume txikiekin bazoazen (8 km inguru), hala ere aukera dago behin Itsasargia ikusita, bidelabur bat hartzeko.
Txangoa Armintzan hasten da. Herritik irteten den baso bide batetik joango gara Ermua mendiaren tontorrera. Ibilbidea hasi eta metro gutxira Armintzako portua ikusiko dugu eta ehun urte baino gehiago dituen artez betetako baso batean murgilduko gara. Lehenengo geldialdia Ermuaren tontorrean egingo dugu, hemendik ikusiko dugun paisaiaz disfrutatzeko.
Tontorretik Gorlizeko Itsasargiraino eramango gaituen bidea hartuko dugu. Itsasargi hau 1990an eraiki zen eta gaur egun bunker bat, pasadizoak eta bateriako kainoi bat mantentzen ditu. Gure bigarren geldialdia egingo dugu indarrak berreskuratzeko.
Bidea jarraituz bi aukera plazaratuko zaizkigu Gorlizera heltzeko: eskumako bidea, pixka bat luzeagoa, baina ikaragarrizko paisaiarekin edo ezkerrekoa, laburragoa eta Azkorriagako gotorlekutik pasatzen dena.
Behin Gorlizera helduta hondartzan bainu bat har genezake. Txangoak pena merezi du, polita, erraza eta %100 gomendagarria.