Txangoak

Marina D´Or… benetan?

Lagun artean komentetan dozunien Marina D´Or-era zoazela, zure barnean lotsa eta zer esango dabenaren arteko nahasketa loratzen hasten da. Egia esan telebistako iragarkiak mesede handirik ez dio egin opor leku honeri, nahiz eta bere slogana oso itsaskorra den… Marina D´Or ciudad de vacaciones, digame. Baina tira, behin lekua ezagututa, umeekin oporretan joateko leku ezin aproposa bilakatzen da. Pentsa, gu iadanik bi oporraldi antolatu ditugu bertan eta eztogu ezeztatzen hirugarren edo laugarren bat. Marina D´Or Oropesa del Mar-en dagoen urbanizazio handi bat da, bertan eskeintzen diren alojamentuak merkeak, nahiko berriak eta erosoak dira umeekin egoteko, igerilkua eta jolas parkea daukate eta hondartza 3-4 minutura aurkitzen da. Gainera, ia gauero umeentzako karrozen eta su artifizialen ikuskizuna egoten da eta erdialdean hegaztien zoologiko bat dago, faisan, indioilar, etabarrekin. Eta noski ordainduz gero, telebistan agertzen diren balneario, ur parke handia, barrakak…

Oropesa del Mar herria ere hurbil geratzen da, kotxez 2-3 minutura eta bertan hondartza politagoak eta paella ederrak aurki ditzakezuz.

Aholkuak
Erreserba egiterakoan ikusiko dituzue alojamentu merke merkeak daudela, honek normalean erdialdetik 2-3 kilometroetara aurkitzen dira eta aurrean daukaten hondartzak harri ugari ditu. Bertatik erdialdera paseo polita dago, baina agian umeekin joanez gero hobe da pixkatxo bat gehiago oraindu ta erdialdetik hurbilau geratzea, kilometro edo kilometro eta erdira adibidez. Torremar urbanizazio bueltan kokapen ona moduan konsideretan dut nik. Gainera urbanizazio honen atzean Mercadona bat dago erosketak egiteko.