Aipagarria Txangoak

Arrazolako Oinezkoen Bidea

Arrazolako oinezkoen bidea familian egiteko txango ezinhobea da. Bidea, Atxondoko frontoi ondotik hasten da eta antzinako tren bide saretik igarotzen da. Ibilbidea, Arrazola errekaren ondotik  doan 4,5 km-ko bide leun bat da (9 km joan eta etorria). Bide guztian zehar, Anboto eta Urkiolako parkeko mendien paisaia izugarria ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea oso ondo egokituta dago iturriekin, umeen parkeekin, jesarlekuekin… Gainera, ondare historiko kultural ederrekin gozatzeko aukera izango dugu: San Miguel eliza, Urrutien palazioa, San Roke ermita, Marzanen dorretxea… Gainera, ibilbidearen amaieratik, antzinako Topekoa geltokia zegoen lekua, nahi beste ibilbide egin genezake Urkiolako hainbat mendietara.

Ibilbidea egin eta gero, Elorriora hurbil zaitezkete, bertako alde zaharra eta Argiñetako nekropoli izugarria ikusteko. Eta gainera bisita udan eginez gero, herriko igerilekuetara joan zaitezkete bainu bat hartzera, toboganak eta ikuspegi ederrak baititu.

Familia guztirako plan biribila dudarik barik!